2018/01/27

TXISTEAK!

Zeinen garrantzitsua den umorea! Eta klaseetan ere umorea egon daiteke, noski! Gaurkoan “Komediaren kluba” sortu dugu, eta bakoitzak euskaraz zekien txiste bat kontatu du kameraren aurrean. Orain bideo guztiekin bideo bat editatu eta kurtso amaieran ikasleak gogoratzen ez direnean jarriko diegu, ezustekoa hartuko dute, ziur!


2018/01/10

EUSKAL MITOLOGIA ETA GABONAK

DBH 1ko euskara errefortzuko ikasleek, Euskara motibazio saioetan euskal mitologia landu dugu. Bide horretatik, olentzeroren istorioa eta euskal gabonekin loturiko eskulanak landu ditugu.

2018/01/09

MOTIBAZIO SAIOAK DBHn

Euskarak bihotzetik ezpainetara ibilbidea egin dezan, ahaleginetan jarraitzen dugu Inmakulada Ikastetxean. Horregatik, urtero lez, DBHko ikasleekin euskara motibazio saioak antolatu ditugu ikasturtean zehar. Proiektuak abenduan eman die hasiera saioei eta, espero genuen bezala, arrakasta handia izaten ari dira.

Aurten ere, Dobera Euskara Elkarteak saio bat eskainiko die DBH 1ko ikasleei. Saio honen helburu nagusia hizkuntzen inguruan hausnarketa bat egitea izango da. Mila esker!




EUSKAL ABESTIAK ETA EUSKAL TALDEAK

Zenbat dakizu Euskal Herriko musikaren inguruan? Zerrenda bat egin beharko bazenu zenbat talde izendatuko zenituzke? Pixkanaka-pixkanaka geroz eta talde eta abeslari gehiago ezagutzeko asmoarekin noizean behin kanta bat hartu eta horren inguruan aritzen gara. “Izaro” abeslaria ezagutu dugu, eta beste batean “Begietara begira” kanta. Ezagutzen duzu? “Vendetta” taldearena da.

Lehenik eta behin kanta entzun eta hutsuneak betetzen ahalegindu ginen. Saia zaitez zu ere!

BEGIETARA BEGIRA (VENDETTA)

Jaitxi zaitez palkutik momentutxo batez
ta hartu lekua ene _________ artean.
Begiraiguzu denoi zuzen begitara
azalpen ugari zor dizkiguzu ta.
Esaiguzu ________ hau ez dela geurea
herri faltsu bat izan dugula maite.
Geure arteko___________ ta malkoak
lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek.

Begitara begira
begitara begira
_________ kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
__________kanpo gaudela esaiguzu


Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu __________
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten
neurea ta neure lagunen ___________
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen ____________ zeu zarela.
Beraz amestuko dut kalean topatu
ta honakoa ____________ dizudala


Begitara begira
begitara begira
_________ kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
__________kanpo gaudela esaiguzu


Lurretik lorera, loretik _____________
legeetatik urrun, malkotatik gertu
esaidak lagun, __________helduta begitara
herrian zutik jarraituko diagula

Begitara begira
begitara begira
_________ kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
__________kanpo gaudela esaiguzu

Kanta hau hemen entzun dezakezue: https://www.youtube.com/watch?v=uZ8Cm72zNRM

Bideoa ikusiz gero ohartuko zarete Euskal Herriko toki paregabe batzuk agertzen direla. Gure inguruan toki polit ugari ditugula ohartu gara, eta gutako askok hemen bizi arren ez ditugu leku hauek ezagutzen!

Bideoan agertzen dira, hala nola:

  1. Bardeak (Nafarroa)


  1. Gaztelugatxe (Bizkaia)


  

  1. Omako basoa (Bizkaia)



  1. Urederra














2018/01/05

HERNANIKO KAXKOA - Bertako barazki eta fruituak ezagutzen

LHko ikasleek Hernaniko kaxkoa izenburupean proiektuka lana egin dute. LH 5 eta 6ko ikasleek gida turistikoa sortzea izan dute helburu. Hainbat jardueren artean Euskara eta ingelesa uztartzen dituen ekintza bat burutu dute: kaxkoko, bertako eta garaiko fruitu eta barazkien zerrenda jasotzea. Horretarako, LH 5eko ikasleak eta irakasle bat Hernaniko kaxkora abiatu dira. Bertan, Hernanikoak diren barazki dendetan dendariekin harremanetan jarri dira informazioa lortzeko. Bixitatutako denden artean Arriatxu fruitu eta barazki denda eta Gudarien Plazako Moko Baserriko postua izan dira.  

Oso jarduera eta esperientzia aberasgarria izan da eta elkarlana bultzatzeko ezin hobea.

INDARTU DEZAGUN BATZEN GAITUENA

Horixe izan da aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunaren lelo orokorra eta urtero bezala, Inmakuladako ikasleek zein irakasleek ez dute huts egin.
Giroa aparta izan da, euskal musikaz gozatu duten bitartean, ikasleek Euskara eta Euskal Kulturaren inguruko muralak sortu dituzte egunaren lehenengo partean. Ondoren, aurpegi margoketak, karaokeak, "Hitza pasa" jolasa, mahai jolasak eta zine foruma izan dituzte.