2016/11/30

2016/11/18

TOPIC!!!! Txotxongiloen museoa.



“Urriaren 28an eskolara joan nintzen, egunero bezala. Ez zen egun normal bat, egun berezi bat zen. Egun horretan irteera bat geneukan eta oso ondo sentitu nintzen eskolara iristerakoan.

Taldeka jarri ginen eta tren geltokira abiatu ginen. Ondoren, trena hartu eta Tolosara abiatu ginen. Oso urduri jarri nintzen jarduera interesgarria zelako pentsatzen nuelako.

Tolosan, TOPIC txotxongilo museora sartu ginen. Bertan txotxongilo erakusketa bat ikusi genuen eta beraiekin jolastea utzi ziguten. Oso dibertigarria izan zen!! Bukaeran, fitxa bat eman ziguten galderak erantzuteko. Handik hamaiketakoa jatera joan ginen.

Hamaiketako bukatu genuenean, plazako kioskoan elkartu ginen. Hiru pertsoneko taldetan jarri ginen eta selfie-txapelketa hasi zen alde zaharretik. Txapelketaren helburua irakasleak esandako tokietan selfie bat ateratzea zen. Oso azkar joan behar genuen argazkiak ateratzeko eta oso pozik jarri ginen irabazi genuenean. Saria goxoki poltsa bat zen eta asko asko gustatu zitzaigun.

Egun dibertigarria pasa ondoren trena hartu genuen eta etxera itzuli ginen bazkaltzera. Oso egun polita izan zen.”


Salma Fabara. DBH 1.