2016/12/19
2016/12/05
EUSKARAREN EGUNA IKASTETXEAN!
Pasaden hilaren 2an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen ikastetxean. Nahiz eta egun ofiziala abenaduaren 3a izan, larunbata zenez ostiralean ospatu genuen gurean. Primeran pasa genuen, ekintza ezberdinak burutu genituen, hala nola, mural lehiaketa, altxorraren bila, Ene kanten koreografiak, zine foruma...
Baina gogoratu, Euskararen eguna urteko 365 egunetan da, beraz jarraitu lanean.
INMAKULADAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!
Baina gogoratu, Euskararen eguna urteko 365 egunetan da, beraz jarraitu lanean.
INMAKULADAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!
2016/11/30
EUSKARAREN EGUNA 2016. DBH 1
Hemen duzue DBH 1eko klaseak egin zuen ariketa 2016ko Euskararen egunerako.
INMAKULADAN EUSKARAZ!!!
Bideoa hemen
INMAKULADAN EUSKARAZ!!!
Bideoa hemen
2016/11/18
TOPIC!!!! Txotxongiloen museoa.
“Urriaren 28an eskolara
joan nintzen, egunero bezala. Ez zen egun normal bat, egun berezi bat
zen. Egun horretan irteera bat geneukan eta oso ondo sentitu nintzen
eskolara iristerakoan.
Taldeka jarri ginen eta
tren geltokira abiatu ginen. Ondoren, trena hartu eta Tolosara abiatu
ginen. Oso urduri jarri nintzen jarduera interesgarria zelako
pentsatzen nuelako.
Tolosan, TOPIC
txotxongilo museora sartu ginen. Bertan txotxongilo erakusketa bat
ikusi genuen eta beraiekin jolastea utzi ziguten. Oso dibertigarria
izan zen!! Bukaeran, fitxa bat eman ziguten galderak erantzuteko.
Handik hamaiketakoa jatera joan ginen.
Hamaiketako bukatu
genuenean, plazako kioskoan elkartu ginen. Hiru pertsoneko taldetan
jarri ginen eta selfie-txapelketa hasi zen alde zaharretik.
Txapelketaren helburua irakasleak esandako tokietan selfie bat
ateratzea zen. Oso azkar joan behar genuen argazkiak ateratzeko eta
oso pozik jarri ginen irabazi genuenean. Saria goxoki poltsa bat zen
eta asko asko gustatu zitzaigun.
Egun dibertigarria pasa
ondoren trena hartu genuen eta etxera itzuli ginen bazkaltzera. Oso
egun polita izan zen.”
Salma Fabara. DBH 1.
2016/10/28
INDAR PROBA INMAKULADAKO GURASOEN ESKU !
Hernaniko Euskara Ari Du egitasmoaren barruan, gure ikastetxeko guraso taldeari dagokio aste honetan “Eutsi Euskarari” indar probari gogor eustea. Esan beharra dago, aurreko astean eman zitzaiola hasiera probari, baina gure gurasoek bigarren astean hartu dute testigua. Beraien egitekoa, aste honetan zehar euskaraz jardutea izango da. Beraiekin batera, herriko udaleko EH Bildu, CDH Futbol elkartea, Hernani Zero Zabor, Urumea bailarako koadrila, Gazte koadrila, Irrixola aisialdi elkartea eta beste hainbat norbanakok hartuko dute parte.
EUTSI GOGOR EUSKARARI.
Hona hemen kronikako argitalpena eta baita testigu aldaketako hainbat irudi.
2016/10/14
EUSKARA ARI DU INMAKULADAN!
Ikusten duzuen moduan, gure ikastetxeko guraso talde batek herri mailan antolatu den "Euskara ari du Hernanin" ekimenean parte hartuko du. Ekimen honen zergatia, herri mailan euskaraz dakiten baina erabiltzen ez duten pertsonek, aste batez euskaraz jarduteko hartu beharreko konpromisoa da. Urriaren 17an, hau da, larunbat honetan 13:00tan Plaza Berrin, hasiera emango zaio eta amaiera dakata, azaroaren 26an izango da.
Gure ikastetxeko gurasoek urriaren 24-30 bitarteko egunetan izango dute euren artean euskaraz jarduteko konpromisoa, hortik, hauek soinean eramango duten pina. Pin honek, eta baita ikastetxe atarian egongo den aterki moreak, euskaraz jarduteko konpromisoa hartu dutela irudikatzen du.
Beraz hau guztia esanda, has gaitezen gurea den hizkuntza erabiltzen!!!
2016/10/05
HIZKUNTZA GUTXITXUAK, HANDIAK DIRELAKO !
Hona hemen aurtengo Nafarroa Oinezeko festa aurrera eramateko gauzatu duten ikus-entzunezkoa. Aurtengoa berezia da, izan ere, duela urteak festa bera aurrera eramateko sortutako "Lingua Vasconun" abestiari bira bat eman diote. Ikusiko duzuen moduan, euskarari gertatzen zaion moduan, mundu mailan hainbat dira dauden hizkuntza gutxituak eta hauen aldarria egiteko, bideo honetan pertsona ezberdinak ageri dira.
2016/09/28
GUGAN BEGO IMANOL URBIETA
HIK HASI aldizkariak argitaratutako artikulu honek merezi du. Hartu tartetxo bat!
http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1278
http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1278
2016/06/26
IBANE MARIDUEĆA
Aurtengo KROMIKIA lehiaketako irabazleen argazkia duzue honako hau. Irabazleen artean gure ikastetxeko LH 6ko Ibane MaridueƱa dugu.
KROMIKIAren lehiaketa, Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak antolatzen du, eta bertan parte hartzeko, Hernaniri buruzko kromiki bat euskara hutsean sortu behar izan dute. Kromikiaren lehiaketa Hala Bazan egitasmoan dabiltzan ikasleei zuzendurik dago.
ZORIONAK IBANE!!!
2016/06/16
IKASLE BATZORDEA
Aurtengo ikasturtean Ikasle Batzordea sortzea lortu dugu!
Hasiera batean gelan motibazio saio moduan erabiltzeko postontzia aurrera eraman genuen. Diseinatzea eta margotzea beraiei asko gustatu zitzaien, proiektuaren ardura emanez. Postontzia, maila ezberdinetako edo beraien gelako ikaskideei idaztea zuen helburu.
Kartulinen bidez, Euskal Herriko mapa erraldoia, Euskal kirola, Euskal Herriko mitologia... ikastetxeko pasiloetatik zehar apaingarri moduan ipini ditugu.
Euskal Musika (Rap) lehiaketa eta ipuin tailerra eta ipuin kontalaria aurrera eraman ahal izateko, lan saio dexente behar izan ditugu. Euskal musika lehiaketarekin batera gainera, bazkari multikulturala bideratu dugu.
Ipuin
kontalaria eta ipuin tailerra saioak batera aurrera eraman ditugu. Hau
da, ipuin bat asmatu dugu. Gero, ipuin hori guztion artean itzuli eta
diapositiba moduan ipuinaren marrazkiak irudikatu ditugu marrazkien
bidez. Ondoren, marrazki bakoitzaren atzean dagokion ipuin zatitxoa
itsatsi eta plastifikatu egin ditugu. Gauzak horrela, kamishibai
antzeztokia hartu eta HHko ikasleei ipuina kontatu egin diegu.
Bukatzeko, Kukubiltxoren antzerkia egin dugu. Eskola eguna euskal mitologiaren ildotik zihoala kontuan hartuz, hori aprobetxatuz DBHn ere euskal mitologiarekin lotuta duen antzerkitxo bat egitea aproposa ikusi dugu.
2016/06/15
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)