2016/10/28

INDAR PROBA INMAKULADAKO GURASOEN ESKU !


Hernaniko Euskara Ari Du egitasmoaren barruan, gure ikastetxeko guraso taldeari dagokio aste honetan  “Eutsi Euskarari” indar probari gogor eustea. Esan beharra dago, aurreko astean eman zitzaiola hasiera probari, baina gure gurasoek bigarren astean hartu dute testigua. Beraien egitekoa, aste honetan zehar euskaraz jardutea izango da. Beraiekin batera, herriko udaleko EH Bildu, CDH Futbol elkartea, Hernani Zero Zabor, Urumea bailarako koadrila, Gazte koadrila, Irrixola aisialdi elkartea eta beste hainbat norbanakok hartuko dute parte.
EUTSI GOGOR EUSKARARI.

Hona hemen kronikako argitalpena eta baita testigu aldaketako hainbat irudi.




2016/10/14

EUSKARA ARI DU INMAKULADAN!

Ikusten duzuen moduan, gure ikastetxeko guraso talde batek herri mailan antolatu den "Euskara ari du Hernanin" ekimenean parte hartuko du. Ekimen honen zergatia, herri mailan euskaraz dakiten baina erabiltzen ez duten pertsonek, aste batez euskaraz jarduteko hartu beharreko konpromisoa da. Urriaren 17an, hau da, larunbat honetan 13:00tan Plaza Berrin, hasiera emango zaio eta amaiera dakata, azaroaren 26an izango da. 

Gure ikastetxeko gurasoek urriaren 24-30 bitarteko egunetan izango dute euren artean euskaraz jarduteko konpromisoa, hortik, hauek soinean eramango duten pina. Pin honek, eta baita ikastetxe atarian egongo den aterki moreak, euskaraz jarduteko konpromisoa hartu dutela irudikatzen du. 

Beraz hau guztia esanda, has gaitezen gurea den hizkuntza erabiltzen!!!


2016/10/05

HIZKUNTZA GUTXITXUAK, HANDIAK DIRELAKO !

Hona hemen aurtengo Nafarroa Oinezeko festa aurrera eramateko gauzatu duten ikus-entzunezkoa. Aurtengoa berezia da, izan ere, duela urteak festa bera aurrera eramateko sortutako "Lingua Vasconun" abestiari bira bat eman diote. Ikusiko duzuen moduan, euskarari gertatzen zaion moduan, mundu mailan hainbat dira dauden hizkuntza gutxituak eta hauen aldarria egiteko, bideo honetan pertsona ezberdinak ageri dira.