2016/04/27

EUSKARA MOTIBAZIO SAIOAK DBHn DOBERArekin

Doberarekin elkarlanean, saio honen helburua gazteak hizkuntzen inguruan hausnarketa txiki bat egitera bultzatzea da.















EKINTZAREN GARAPENA:
- Hizkuntza: hizkuntza bat zer den aztertuz hasten gara, eta horrekin batera, orobat aztertzen dugu hizkuntza komunitatea zer den, hizkuntzen transmisioa nola gertatzen den eta hizkuntzaren normalizazioa.
- Mundua: aztertzen da zenbat hizkuntza dauden munduan, hizkuntzek ze funtzio betetzen dituzten, hizkuntza maioritarioak eta minoritarioak zer, zein eta zergatik diren, eta baita hizkuntza bat nola galtzen eta berreskuratzen den ere.
- Nazioa: nazioa hizkuntza baten eremutzat harturik, eta beraz, Euskal Herria euskararen nazio moduan ulerturik, honako gaiak aztertzen dira: euskarak zer funtzio betetzen dituen, euskararen erabileraren eta jakitearen datuak, euskalkien berri izatea, euskalkien eta euskara batuaren arteko harremanak eta abar.
- Herria: Euskal Herria aztertu ondoren, norberaren herria aztertzen hasten gara. Jakitatearen eta erabileraren datuak, hizkuntza tipologiak, herriko gune bakoitzean euskara zenbat erabiltzen den eta abar.
- Gu: norberak zein hizkuntza, non eta zergatik erabiltzen duen aztertzen da. Autobiografia linguistikoak egin, familia bidezko hizkuntzen transmisioa ikusi, erabilgune ezberdinetan nola egiten duten begiratu eta abar.
- Zer egin: orokortasunetik norberaren egoera arteko azterketa egin ondoren, euskararen erabilera gehitzeko zer egin daitekeen aztertzen da: nazio osoan euskararen alde lan egiten duten elkarteen adibideak eman, herrian euskararen alde lan egiten duten elkarteak aurkeztu, ikastetxean zer egin daitekeen ikusi (euskara taldeak...) eta norberak zer jarrera edo konpromiso har ditzakeen ikusi.

2016/04/22

CHERTAT ETA LEHOIA



Apirilaren 14an, sorpresa txiki bat izan dugu eskolan, ipuin kontalariak hain zuzen ere. Jexux Eizagirre Chertat eta Lehoiaren euskarazko bertsioaren egilea izanik, harek euskaraz egin du ipuinaren kontaketa. Cheij Ahmed Bahiak, berriz, bere ama hizkuntzan, sahararrez, 


Esperientziak arrakasta handia izan du LH3 ko ikasleen artean, hizkuntza berri bat lehen aldiz entzun eta ikusteaz gain, orokorrean motibatuak eta pozik aritu direlako solasaldian. Oso interesgarria iruditu zaigu eta primeran pasatu dugu!!!

Eskerrak eman nahi dizkiogu Dobera Euskara Elkarteari horrelako ekintzak antolatzeagatik eta, nola ez, Jexux eta Cheijeri gurera gerturatu eta hain zoragarria izan den ipuina gurekin partekatzeagatik.

2016/04/05

Euskara motibazio saioak

Euskara batzordeko ikasleek, hainbat ekintza prestatu dituzte, hala nola, euskal musika lehiaketa, janari multikulturala, DBHko ikasleak LHko ikasleei ipuin kontalariaren saioa, gela eta ikastetxeko apainketa euskara eta euskal kulturarekin loturiko ekintza eta gai ezberdinak....

Hona hemen ekintza guzti horietariko argazki gutxi batzuk.


EUSKARA MOTIBAZIO SAIOAK



POSTONTZIA