2015/01/28

BIGARREN URTEZ MOTIBAZIO SAIOAK DBHn







Euskara eta Euskal kultura motibazio saioek iaz sekulako arrakasta izan zuten. Gure ikasleek atsegin handiz errepikatuko lituzketel aipatu zuten balorazioetan, baita irakasleek ere. Horregatik,  Euskara Batzordetik, aurten ere, errepikatzea erabaki dugu. Saio hauetan, noski, ezin dugu ahaztu Dobera Euskara Elkarteak egingo duen aportazioa. DBH 1ekoek izango dute aukera Munduko Hizkuntzen inguruko hausnarketa bat egiteko jolas baten bidez.

Bestalde, aurten ere kidetze- plana izango dugu DBH 1-2 eta HH eta LH1-2ren artean, baina berrikuntza batekin, Euskal Mitologiaren inguruko pasarteren baten kontakizuna izango dute antzezgai. Beste berrikuntza bat ere badugu: Euskal Herriko kirolak. Hauek ondo ezagutu eta praktikan jarriko dituzte DBH osoko ikasleek.

Bukatzeko aipatu, aurreko urtean legez, mahai jolasak, euskal talde eta abeslarien abestien lanketa eta batzordeko blogean liburu eta bideoklipen gomendioak ere motibazio saioen barne izango direla.

Hau guzti hau, Euskara Batzordeko eta gure ikastetxeko helburu nagusia Euskal kultura eta euskara ikasleei ezagutarazi eta ezagutza honi esker euskara hizkuntza ikasteko motibazioa areagotzea delako eta izaten jarraituko duelako.