2017/03/24

TIPI-TAPA KORRIKA!!!

Hilabeteetan zehar, irakasle eta ikasleak Pirritx, Porrotx eta Mrimototxen"Tipi-tapa korrika"-ren  bertsioaren ikus-entzunezkoa elkarlanean lantzen aritu dira. Modu honetan, ateak joka ari den 20. KORRIKAren bideari ekin diezaiozuen animatzen zaituztegu.  

2017/03/21

2. EBALUAKETAKO TEKNOLOGIAKO PROIEKTUA

DBH1eko teknologiako proiektua Kanika Joko bat garatzea izan da. Horretarako, paperez sortutako profilak oinarri, estrukturak prestatu dituzte ikasleek kanikak jaisteko bideak eusteko. 

Baldintza bakarra: kanikak 7 segundu behar izatea hasieratik bukaeraraino iristeko. 

Horrela, hainbat kontzeptu barneratu dituzte. Estrukturak ezagutu, estrukturaren beharra probak eginez sortu, bideen diseinua sortu, beraien artean beraien burua ebaluatu (koebaluazioa), egindako proiektuaren osotasuna baloratu, baldintzak betetzen dituzten ala ez baloratu, konponbideen bilaketa, talde lanean adostasunak lortzea...

Hona hemen talde desberdinen proiektuak. 

1. taldea (Aimar Villar, Andrea De los Santos, Adelina Stoica, Salma Fabara)


2. taldea (Bea Fernandes, Sidahmadat Deddah, Nahonni Batista, Aritz Mozo)


 3. taldea (Brenda Gallardo, Aimar Mozo, Andrea Reyes, Txema Santamaría)

4. taldea (Paula Gil, Dayana Suazo, Maite Rodriguez, Ronny González, Jessica Teixeira)


5. taldea (Dani Botán, Itsaso Huegun, Maria Balboa, Marco Granda, Erika Da Silva)




6. taldea (Alex Ridiche, Karina Jorge, Duma Ahmed, David Pasarín)


Eta hona hemen bideo bat baldintza bete zuten proiektuekin. 





2017/03/06

KULUNKARIAK

PLASTIKAKO 2. EBALUAKETAN DBH 1EN KULUNKARIAK EGIN DITUGU!!!

Helburu didaktikoak? Eskuz egindako lana bultzatzea, papel "mache" teknika ezagutzea, koloreen ezaugarriak eta konbinazioak ezagutzea eta lantzea eta kreatibitatea sustatzea. Eta ondo pasatzea, jakina.

Hona hemen gure kulunkariak. Zein gustatzen zaizu gehien??








Nahonni Bautista


Ronny González


Paula Gil


Itsaso Huegun


Andrea De los Santos


Aritz Mozo