2018/01/09

MOTIBAZIO SAIOAK DBHn

Euskarak bihotzetik ezpainetara ibilbidea egin dezan, ahaleginetan jarraitzen dugu Inmakulada Ikastetxean. Horregatik, urtero lez, DBHko ikasleekin euskara motibazio saioak antolatu ditugu ikasturtean zehar. Proiektuak abenduan eman die hasiera saioei eta, espero genuen bezala, arrakasta handia izaten ari dira.

Aurten ere, Dobera Euskara Elkarteak saio bat eskainiko die DBH 1ko ikasleei. Saio honen helburu nagusia hizkuntzen inguruan hausnarketa bat egitea izango da. Mila esker!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.