2018/01/09

EUSKAL ABESTIAK ETA EUSKAL TALDEAK

Zenbat dakizu Euskal Herriko musikaren inguruan? Zerrenda bat egin beharko bazenu zenbat talde izendatuko zenituzke? Pixkanaka-pixkanaka geroz eta talde eta abeslari gehiago ezagutzeko asmoarekin noizean behin kanta bat hartu eta horren inguruan aritzen gara. “Izaro” abeslaria ezagutu dugu, eta beste batean “Begietara begira” kanta. Ezagutzen duzu? “Vendetta” taldearena da.

Lehenik eta behin kanta entzun eta hutsuneak betetzen ahalegindu ginen. Saia zaitez zu ere!

BEGIETARA BEGIRA (VENDETTA)

Jaitxi zaitez palkutik momentutxo batez
ta hartu lekua ene _________ artean.
Begiraiguzu denoi zuzen begitara
azalpen ugari zor dizkiguzu ta.
Esaiguzu ________ hau ez dela geurea
herri faltsu bat izan dugula maite.
Geure arteko___________ ta malkoak
lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek.

Begitara begira
begitara begira
_________ kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
__________kanpo gaudela esaiguzu


Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu __________
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten
neurea ta neure lagunen ___________
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen ____________ zeu zarela.
Beraz amestuko dut kalean topatu
ta honakoa ____________ dizudala


Begitara begira
begitara begira
_________ kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
__________kanpo gaudela esaiguzu


Lurretik lorera, loretik _____________
legeetatik urrun, malkotatik gertu
esaidak lagun, __________helduta begitara
herrian zutik jarraituko diagula

Begitara begira
begitara begira
_________ kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
__________kanpo gaudela esaiguzu

Kanta hau hemen entzun dezakezue: https://www.youtube.com/watch?v=uZ8Cm72zNRM

Bideoa ikusiz gero ohartuko zarete Euskal Herriko toki paregabe batzuk agertzen direla. Gure inguruan toki polit ugari ditugula ohartu gara, eta gutako askok hemen bizi arren ez ditugu leku hauek ezagutzen!

Bideoan agertzen dira, hala nola:

  1. Bardeak (Nafarroa)


  1. Gaztelugatxe (Bizkaia)


  

  1. Omako basoa (Bizkaia)



  1. Urederra














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.