ERREGEAREN MEZULARIA ( Toti Martínez de Lecea)
Ikasturte honetan, Erregearen
Mezularia izeneko liburua irakurri dugu, XIII. Mendeko gertakizunak
azaltzen dituena, Navas de Tolosako gudua, besteak beste. Protagonistak, Otxoa
Izurrak, Nafarroako erregeari setio baten berri eman behar dio, haren lurraldeak
ez galtzeko.
Azken bolada honetan, honen antzeko eleberri historiko
asko hedatzen ari dira, iraganeko pertsonaien istorioa eta dibertsioa ondo
tartekatzen dutelako. Liburuan ikusi dugu idazleak Euskal Herriarekiko duen
interes handia, izan ere, ipuinean agertzen diren kokapen gehienak Nafarroan
daude. Istorioan Gasteizek ere oso garrantzi handia du, bertan setio bat izan
zelako. Gertakizun hauek liburuaren argudioaren hasiera ematen dute.
Gure iritziz, oso liburu ona da, garaiko bizimoduak, akzioa
eta jakin-mina oso ondo lantzen dituelako. Eszenak oso ondo irudikatu ditugu.
Pertsonaiak interesgarriak dira, eta denbora guztian dakigu pentsatzen edo
sentitzen dutena. Espero ez genuen amaiera misteriotsu bat du, eta horrek
gehiago irakurtzeko gogoarekin uzten gaitu. Zati gehienak erakargarriak dira,
misterio bat dagoelako. Hala ere, atal batzuk ez zaizkigu asko gustatu,
adibidez, protagonistaren lagun mina hiltzen zutenean. Orokorrean, asko gozatu
dugu eta egilearen beste liburu bat irakurriko genuke.
Judith Queija eta Javier Hernández
Oso gomendio ona!! Irakurtzeko nahia piztu zait! Horrelako beste gomendio bat ikusi nahiko nuke.
ErantzunEzabatuBlog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu