2017/04/04

INMAKULADA ERE EUSKARAREN ALDE!!!

Hunkigarria izan da Xabi Pajares irakasleak lekukoa hartu duen unea! Hau da hau urduritasuna! Zoragarria! Bizi beharreko esperientzia!!!
Urnietatik iritsi zaigu 20. Korrika ofiziala eta Txantxillako biribilgunean hartu dugu lekukoa. Jendetza izugarria bildu gara AEKko kideen furgonetaren atzean. Ikusleen artean ere itzela izan da giroa! Kaxkoan barrena egin den ibilbidea egin dugu eta ezin kabittu ibili gara. IKA-IKA-IKA BADATOR KORRIKA!, INMAKULADA ERE EUSKARAREN ALDE!  ohiukatuz egin dugu Andre kalean behera eta Kale nagusitik gora.
Datorren igandean agurtuko dugu Iruñean 20. Korrika. Ordura arte SEGI KORRIKA!













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.